Egin ditugu argazkiak eta kanpaina ere argitaratzeko prest dugu. Zure lankidetza eskertzea baino ez zaigu geratzen orain. Izan ere, zure laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke proiektu hau.
Esker ona zuzenean adierazi nahi dizugunez, datorren irailaren 16an, asteazkena, goizeko 11etan udaletxeko udalbatza-aretora etortzea nahiko genuke. Ekoizpena ongi bukatu dela ospatzeaz gain, kanpainan parte hartu duten protagonistei aukeraturiko argazkiak emango dizkiegu.
Zure zain gaude.














